"Lathe Biósas"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Martxoak 15
  • "Lathe Biósas"

dFERIA 2021en barruan.

Lathe Biósasek bi pertsonaren elkartzea deskribatzen du, espazio-denborazko continuum batean. Elkartze horretatik barne-barneko elkarrizketa sortzen da, hauxe aldarrikatzeko: gelditu, behatu eta begirada berriz ere bizitzaren zentzu galduaren bila jartzeko ausardia.

Kanpai konpaniak, ikuslea inguratzen duen kalitate piktoriko handia duten irudiekin olerki bisual bat egin du. Bizitzarekiko jarrera, gogo-aldarte bat, ikuspegi bat sorrarazten duen lekua sortzen du. Ekintza bakarrean milaka hitz edukitzea eta unibertsoan planeten antzera gure buruan hedatzeko gaitasuna duten mugimenduan dauden irudiak sortzea helburu duen lana.

Natalia de Miguelek eta Jorge Jauregui Alluek zuzentzen duten Kanpaik  irudiaren botere iradokitzailetik egiten du lan. Gizakiaren esperientzia espirituala eta pertzepziboa ikertzen dituzte, euren buruari galderak egin eta ikus-entzuleengan ere galderak egitea dute helburu.

  • Zuzendaritza, koreografia: Natalia De Miguel, Jorge Jauregui Allue.
  • Interpretazioa: Natalia De Miguel, Jorge Jauregui Allue.
  • Jatorrizko musika: Niko Hafkenscheid.
  • Argiztapena: Stéphane Ménigot, Niko Hafkenscheid.
  • Gune eszenikoa: Kanpai.
  • Testua: Kanpai.
  • Jantziak: Kanpai.
  • Akonpainamendua: Bertha Bermudez.
  • Argiztapen teknikaria: Eduardo Garcia. Argazkia: Germán Jauregui Allue.
  • Bideoa: Etanowski.
  • Ekoizpena: Kanpai. Dirulaguntza. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.
  • Laguntza:  Arriaga Antzokia.
  • Elkarlana: Andoni Aresti Dantza Eskola, Tabakalera, Harrobia.

Informazio gehiago: Kanpai

dferia.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana