Dferia: Negozio Foroa- Sektore Txokoa

Donostia-San Sebastián Martxoaren 16(e)tik martxoaren 17(e)ra
  • Dferia: Negozio Foroa- Sektore Txokoa

Aurrez izen-ematea: Martxoaren 1-5 bitartean

Koordinazioa: Ana Belén Santiago

Informazio gehiago: txokosectorial@gmail.com

dFERIAk topagune bat proposatuko du, arte eszenikoetako programatzaile, konpainia eta elkarteek bilera laburrak mantendu eta beren arteko lan- eta merkataritza-harremanak susta ditzaten. Honela, plataforma osagarria eskainiko du dFERIAk, konpainiek beren artelanak heda ditzaten. Honela antolatuko da egun bakoitza:

Hamar mahaitan banatutako programazioko 50 arduradunek bost minutuan behin jasoko dituzte beren intereserako izan daitezkeen beste eragileen bisitak. Bilerak egiteko guneak eta mahai eta elkarrizketen banaketak funtsezko irizpidea izango dute jarduera modu seguruan garatzeko neurriak betetzea (pertsonen arteko distantzia, aireztapena, musukoaren nahitaezko erabilera, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa etab.).

*Oharra: Koordinatzaileek aukeratuko dituzte azken solaskideak eta gehieneko bisita-kopuru bat ezarriko dute aukeratutako eragile bakoitzerako, mahaitan daudenen zein bisitarien elkarrekiko interesa bilatuz beti ere, guztion lana optimizatzeko xedearekin.

Segurtasun eta antolakuntza gaiak direla-eta, arren eskatzen dugu, deialdia jaso ez duen pertsonarik ez hurbiltzea jarduera honetara.

dferia.eus

Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data Martxoaren 16(e)tik martxoaren 17(e)ra
  • Ordutegia09:00-10:30
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Web Tabakalera

Non

Euskadi, auzolana