dFERIA 2021en barruan.
Atalayak 25 urte darama antzerki klasiko unibertsaleko testu handiak egokitzen, bere hizkuntza garaikidea galdu gabe. Elektra.25 honetan horregatik ageri da zenbaki hori, hots, Heiner Müller-en heriotzaren 25 urteak eta Euripidesen –Greziar Tragediaren hiru gurasoetako baten– jaiotzaren 25 mendeak gogorarazteko. Elektra.25 obrak eduki emotibo handia du, leitmotiv nagusiak iraun egin duelako denboraren joanean: mendekua, zeina gatazka askoren sorburuan egon baita eta baitago Gizateriaren historian zehar.
Mito hau jorratzean, helburua ikus-entzuleei mendekuari buruz galdera piztea da, eta aldi berean egunerokoak ez diren emozioak transmititzea; kontua ez da Elektraren historia kontatzea, ez eta ikus-entzulea pertsonaiaren batekin identifikatzea ere, baizik eta katarsia eragitea, eguneroko bizitzan beste inon edo beste inoiz sentitu ezin dituen sentipenak izan ditzan.
Koruak markatzen ditu erritmoa eta tonu emozionala obra osoan zehar. Alde horretatik, kanta etnikoek eta koreografiek pertsonaien gainetiko indarra hartzen dute. Koruaren interpretazioa oso bereizgarri ezaguna da Atalayaren hizkuntzan. Oraingo honetan, eduki emozional handia beretu du, hautaturiko herri-musikak direla eta. Azkenik, nabarmentzekoa eszenografiaren ahala, bai eta sua eta hura agertzea ere, muntaketaren erritualtasuna areagotzeko.
Informazio gehiago: Atalaya