Eszena Dantz: "OUT" + "GORPUZTU LABURRA" + "EMAKUMEAK"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Martxoak 16
  • Eszena Dantz: "OUT" + "GORPUZTU LABURRA" + "EMAKUMEAK"
    "GORPUZTU LABURRA"

dFERIA 2021en barruan.

Hiru dantza pieza:

  • OUT, Amaia Elizaran

Dena ura da. Isila, irmoa, estugarria, inguratzailea.

Fisikak bere lana egiten duen arte.

Orduan gainazaleko tentsioa hautsi eta erupzio likidoa iristen da.

Askatasunak bere bidea bilatzen du eta larritasuna desagertzen da.

Aireak birikak betetzen ditu.

Aske.

OUT.

Zuzendaria eta Dantzaria: Amaia Elizaran.

Zuzeneko musika: Xabier Zeberio.

Irudia eta bideoa: Etanowski.

Estilismoa: Borja Bordonabe

  • GORPUZTU LABURRA, Eva Guerrero

Gorpuztu laburra dantza garaikideko ikuskizun bat da, kalerako edo leku jakin baterako pentsatua, eta orekaren bilaketaz ari dena. Lasai egoteko borroka da, zarata isiltzeko, zama eta errua arintzeko, animaliak lo lasai egingo duen leku bat aurkitzeko.

Gorputza zenbait unetan zenbait erlijioetan nola erabiltzen den ikertu ondotik sortua. Gorputza zenbait partetan banatuz, otoitz-orduetako higidura-ekintzak behatuz, eta zenbait erlijiotan diren kontzeptu jakin batzuk aztertuz: errua, penitentzia, transzendentzia, menpekotasuna...

Sorkuntza: Eva Guerrero.

Dantzaria: Garazi Lopez de Armentia.

KoreografIa: creación colectiva.

Musika sorkuntza: Nerea Alberdi, Carla Sevilla, Yolanda Bustillo y Cristina Samaniego.

Musika grabazioa: Estudio Blue Bayou.

"Estilos Internos Chinos" lana: Aritz Aresti.

Koreografia laguntzailea: Judit Ruiz.

Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia.

Ekoizpena: Jemima Cano

  • EMAKUMEAK, Node

Bi emakume eszenan, bi emakume erabaki eta ausart. Bidaia bat egitera behartuko dituzte bortxaz, eta askatasuna lortuko dute elkarrekin. Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da honako hau, eskaintza bat. Opari ederra haiei denei, gu guztiontzat.

Zuzendaritza: Ion Estala.

Koreografia: Myriam Perez Cazabon.

Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Jone Amezaga.

Musika: Aránzazu Calleja.

Jantziak: Clara Virgili.

Filmmaker: Jesús Lacorte.

Ekoizpen exekutiboa: Ana Barrantes.

Ekoizpena: NODE. Sorkuntza kolektiboa Creación colectiva.

 

dferia.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana