Expodistrito 2021: "Flujo", Javier Merinoren argazki-erakusketa

Bilbao 2021(e)ko martxoaren 16(e)tik 2021(e)ko martxoaren 31(e)ra
  • Expodistrito 2021: "Flujo", Javier Merinoren argazki-erakusketa

Expodistrito 2021 (urtarrila-martxoa).

Expodistrito aldi baterako erakusketen zikloak Abando, Begoña, Castaños, Otxarkoaga, San Inazio eta San Frantzisko auzoetara hurbilduko ditu udaltegien bitartez, urtarrilaren 12tik aurrera bisitatu ahal izango diren sei pintura eta argazki erakusketa. Expodistritoren barruko erakusketak ibiltariak dira, eta, beraz, hainbat egunetan ibiliko dira barrutietako udaltegietan, datorren apirilera arte, hiriko sei barruti horietako bizilagunengana iristeko.

Denak dohainik dira eta bisita ordutegiak www.kulturabarrutik.eus helbidean daude ikusgai.

JAVIER MERINO. FLUJO. (ARGAZKIGINTZA)

Proiektu honek erakusten du bidaia bat egiten deneko hasierako ziurgabetasuna, zerk eragiten duen bidaia hori esperientzia erabat ez-ziurra izatea. Pertsona batzuk, bakarka abiatzen direnak harantz baterantz, hainbat arrazoi tarteko, baina bihurtzean maite dituztenen abegi ona izaten dutenak, haien etorrera pozez ospatzen delarik. Beste alde batetik, badira bidaiatze hutsaz gozatzen diren pertsonak, inolako ardurarik gabe bihurtzeko data dela-eta, inolako ardurarik gabe iristean aurkituko dituzten pertsonak direla-eta. Bidaia horiek inoiz baino beharrezkoagoak dira egungo egoera honetan.

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO programa, Bilboko Udalaren ekimena da, eta bere helburuen artean hiribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, eta baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere. Ohikoa denez, erakusketak lekuz txandakatzen joango dira, eta erakusketa bakoitzaren egun zehatzak udaltegietan, barrutietako programazioa jasotzen duen webgunean (www.kulturabarrutik.eus) eta 010 telefono zenbakian kontsulta daitezke.

bilbao.eus/

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana