"Obra Gonbidatua" Itsasmuseum eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko lankidetza-programaren barruan, Jesus Mari Lazkanoren Bilbao MX lana izango da ikusgai Itsasmuseum Bilbao - Euskal Itsas Museoan.
2010eko Shanghaiko Erakusketa Unibertsalerako sortua, eta Bilboko iraganeko, egungo eta etorkizuneko mugarri arkitektoniko nagusiak irudikatzen dituena, itsasadarra, eraldaketa horren ardatz delarik.
Artelana, Shangaiko erakusketarako Esther Pizarrok sortutako eta instalazio artistikoaren alboan egongo da ikusgai 2021eko urrira arte.