dFERIA 2021en barruan.
Solos extremos ikuskizunak aukera paregabea ematen du bi artista multidisziplinario, Luciana Croatto eta Billy Cowie, elkarrekin ikusteko, nor bere dantza-soloarekin, non kontrol fisikoaren muga-mugaraino iritsiko baitira eta anarkia hardcore-punketik minimalismo postromantikoraino eramango baikaituzte.
La mujer también en casa, lehenengo soloa, pieza feminista da, eta dantza-estilo espresionista oso berezia darabil, punkaren eta postpunkaren unibertsoan inspiratua, eta Berlingo kultura bisualean. Pieza hau koreografiatik eta antzerkitik eduki sexista handiko esaldi askori emandako erantzun gisa sortu zen, koreografo eskoziarrak esaldiok ikasi behar izan baitzituen alemana-ingelesa audiogida bat ikasten ari zelarik.
De lo alto de altos edificios, bigarren soloa, bi fasetan sortua da: bat aurrez aurrekoa, 2019an; bestea, 2020ko itxialdian; eta maitasunari eta heriotzari buruzko poema sorta izen berekoan inspiratua. Billy Cowiek berak idatzi zituen eta Luciana Croattok interpretatu, egungo hiperkapitalismoaren garaiokin bat ez datozen mugimendu, egitura koreografiko eta erritmoen unibertso batean.
Informazio gehiago: Cía Artistas inflamables