"As One"

Bilbao 2021(e)ko Martxoak 18
  • "As One"
    © Esmeralda-Martin

As One ganbera-opera bat da. Transgeneroa den protagonista bakarraren rolean bi ahots: lehengo Hannah – Before (baritonoa) eta ondorengo Hannah – After (mezzo-sopranoa). Hamabost abesti hartzen ditu narrazioak, hiru ataletan banatuta. Enpatiaz eta umorez, Hannahren bizipenak erakusten dituzte: hiri txiki batean bizitako gaztaroa, unibertsitate-urteak mendebaldeko kostaldean eta, azkenik, Norvegiako garaia. Azken horretan, Hannah harritu egingo da bere buruaz ikasi duenarekin.


As One
autoezagutzari eta zorionaren bilaketari buruzko pieza da, eta Hannahren ikuspegitik aurkezten zaigu. Hannah pertsona autokritikoa da, batzuetan bere baitara biltzen dena, dibertigarria, azkarra eta erantzunak behar dituena. Transgener

As One American Opera Projects (AOP) delakoak eskatu eta garatu zuen.

As One Brooklyn Academy of Music-en estreinatu zen 2014ko irailean, besteak beste hurrengo instituzioei eta pertsonei esker: Kennedy Center Professional Development-en BAM programa / DeVos Institute of Arts Management-en funtsak; America´s Opera Discovery Grants for Female Composers Program, Virginia B. Toulmin fundazioari esker lagunduta; New York State Council on the Arts; National Endowment for the Arts (NEA) Art Works; Andrew W. Mellon Fundazioa; Bronx Council on the Arts; Purchase College Development Fundazioa; Utah State Universityko Tanner Fundazioa; Jeremy T. Smith Fundazioa; Dr. Coco Lazaroff, Lynn Loacker, Judith O. Rubin eta beste hainbat pertsona eskuzabal.oa da, eta opera hau haren odisea da, gaztarotik helduarora bizitakoa. Giza istorio unibertsal baten bidez, opera honek nor bere buruarekiko fidel izatearen garrantzia erakusten digu.

Zuzendaritza: Marta Eguilior.
Musika: Laura Kaminsky.
Libretoa: Mark Campbell y Kimberly Reed.
Zuzendaritza musikala: Carlos Calvo Tapia.
Abeslariak: Inés Olabarria-Smith Enrique Sánchez-Ramos.
Bauhaus laukotea.
Eszenatokiaren diseinua: Marta Eguilior, Alejandra Requeijo.
Argiztapenaren eta bideoeszenaren diseinua: David Bernués.
Jantzien diseinua eta karakterizazioa: Rebeca Calvo.
Zuzendari laguntzailea: Ruth Rubio.
Ekoizleak:Teatro Español, Marta Eguilior eta Teatro Arriaga Antzokia.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana