Bitartean Folk

Amorebieta-Etxano 2021(e)ko Martxoak 18
  • Bitartean Folk

Musika Gertu.

Bitartean taldea 2012ko abenduan osatutako taldea da. Lagun laukote batek osatzen du, eta lurralde ezberdinetako musika jorratzen dute, beti ere musika herrikoira begira. Musika lasai bezain bizkorra jotzen dute.

Bertaratzen diren entzuleak, Euskal Herria eta Argentina artean bidaiatzen sentituko dira: gitarrak Argentinara eramango ditu, tokiko erritmo eta abangoardiako melodiei esker; akordeoiak, perkusioak, txistuak eta albokak, berriz, Euskal Herrira ekarriko ditu bueltan. Bidaia horretan bi herrialde horietako herri-musikaren arteko elkarrizketa sortuko dira, lur haien doinuen usain epel eta goxoenez betetako kontzertu batean.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana