dFERIA 2021en barruan.
Burgos-New York-CICBUNY Nazioarteko Koreografia Lehiaketan saritutako lau dantza pieza:
Nodo piezak eztarria estutzen diguten "korapilo" horiei buruzko metafora bat proposatzen digu, dena gelditu, estutu, mehartu eta blokarazten diguten korapilo horiei buruzkoa. Arnasa hartzeak arnas-estuka uzten nau. Kontuz... Korapilo honek, ba al dakizu?, bularretik hasi eta atzeraka makurrarazten zaitu, eta munduari begiratzera behartzen.
Hirugarren saria CICBUNY Nazioarteko Koreografia Lehiaketan, dantza garaikidearen sailean.
Black inprobisazioan oinarritutako pieza bat da, eta adierazi nahi du zer den beltz sentitzea gure gizarte "moderno" honetan.
Bigarren saria CICBUNYn, dantza urbanoaren sailean.
Ildar Tagirov koreografo eta dantzari errusiarrak sortu du solo hau, Diamanda Galas kantari, performancer, konpositore eta piano-jotzaile estatubatuarrari entzunez sentitzen dituenetan inspiratuta. Haren musika deskribatzeko, dio "saturatua, sentsuala, ahaltsua eta sakona" dela.
Bigarren saria CICBUNYn, dantza garaikidearen sailean.
Space interpreteen historiarik sakonenetan murgiltzen da zuzen-zuzenean, gertakizun-segida etengabean. Gogo inkontzienteari ager dadin uzten diogunean, oroitzapen zaharrak eta iraganeko historiak etortzen dira. Space artisten gogo inkontzientean zehar egindako bidaia bat da.
Lehen saria CICBUNYn, dantza garaikidearen sailean.