dFERIA 2021en barruan.
Goiz batez, "GOLFA" dioen pintada bat agertu da ikastetxe bateko atean. Irain anonimo horrek agerian jarriko du aurretik gertaturiko historia. Amanda eta Fran bikote izan ziren hilabete batzuk lehenago, beste askok bezalako esperientzia bizi izan zuten, eta harreman haiek amaitu egin ziren halako batean. Horrek ez zukeen aparteko ondoriorik izango, baldin eta haustura hura gertatu eta berehala Amandak jazarpen birtual beldurgarria jasan izan ez balu, neskaren gurasoek Fran salatzera eramaterainokoa. Egoera argitzen ez den artean, ikastetxeko zuzendaritzak Fran ikaskideengandik bereiztea erabakiko du.
Dena hankaz gora jarriko da Franen ama, Vicky, ikastetxeko sarrera-atean agertzen denean eta Amandari oso irain larria egiten dionean, hitz jakin bat erabilita: "golfa", barrabana. Handik astebetera, denek ikusteko moduan agertuko da graffitia, eta hortxe hasiko da historia hau.