dFERIA 2021en barruan.
Elena eta Kristof bi ekintzaile dira, eta pisu batean bizi dira Putinen garaiko Errusiako hiri batean. Apartamentu horretatik, iskin egiten diete propaganda homosexuala debekatzen duten legeei, webgune bat editatuz beren familiak arbuiatzen dituzten LGTBI gazteei laguntzeko. Ondo doa dena, harik eta egun batean polizia sekretuak, gero eta hurbilago baitzebilen, Elena atxilotu eta galdeketa egiten dion arte. Orduan, inspektore ezin gogorrago batek auzitan jarraraziko dio kausaren alderako leialtasuna, orain artean neskaren borrokarako arrazoi izan dena.
Benetako egintzetan oinarritua da Siveria, eta modu librean irudikatzen ditu, suspense genero klasikoaren moduak erabiliz, Yelena Klimova errusiar ekintzailearen atxiloketaren aurreko egunak eta galdeketa.
K. Producciones, Gg Producción Escénica-ren arteko koprodukzioa