"Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua: Uxue Alberdi + Miren Artetxe + Nerea Ibarzabal

Artea 2021(e)ko Martxoak 20
  • "Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua: Uxue Alberdi + Miren Artetxe + Nerea Ibarzabal

Saioa eskaintzen duten bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak dira, hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago asmo bat.

Helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean asmo osoz antolatzen da. “Ez da kasualitatea” umorea, jolasa, gogoeta,emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa. 

  • Gai- jartzailea:Maite Berriozabal
  • Bertsolariak:Uxue Alberdi, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal
  • Musikariak: Gari Otamendi eta Araitz Bizkai.

Antolatzailea: Arteako Udala. Kultura.

Kultur bitartekaria: Lanku

Bertsozale

Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2021(e)ko Martxoak 20
  • Ordutegia18:30
  • LekuaFrontoia
    Artea
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana