"Dribbling"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Martxoak 20
  • "Dribbling"

Javi Cuesta Europan ondoen ordaindutako futbolarietako bat da, baina eraiki duen mundu erosoa gainbehera etorriko da haren kontrako bortxaketa-salaketa egunkarietako lehen orrian agertzen denean, beste talde batera eskualdatzeko negoziazio tirabiratsuen erdian. Berak salaketa ukatuko du, eta haren agente Pedro Guillén berez korapilatsua den egoera kontrolatzen saiatuko da, futbolariaren etengabeko lesioak, gaueko irteerak eta konpainia txarrak direla eta. Agentea neska gaztearen isiltasuna erosten ahaleginduko da, baina hark uko egingo dio diruari. Egun batzuk geroago hilda agertuko da. Abusuen erruduna al da Javi? Haren ingurunearen biktima al da? Nork hil du gaztea?

Ospearen pisua eta botere jokoak azaleratzen dira zirraragarria bezain gupidagabea den mundu bati buruzko thriller honetan.

  • Testua eta zuzendaritza: Ignasi Vidal
  • Antzezleak: Nacho Fresneda, Álvaro Rico

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana