"Etxerik txikiena"

Galdakao 2021(e)ko Martxoak 20
  • "Etxerik txikiena"

Maleta bat eta sagarrondo bat hartuta eta laster itzultzeko gogoz Bettinak bere etxetik alde egiten du, gerrak eragiten duen beldurraz eta bonben zarata hotsaz deskantsua hartzeko. Bere "etxe berria" eta bere egoera berria, baina, ez dira berak espero bezalakoak. Normak, bere antzeko egoeran dagoen neskato batek, istorio honetan zehar lagunduko dio eta elkarrekin, halabeharrez, zailtasunei aurre egiten lagunduko dien laguntasuna eraikiko dute. Ikuskizun honek haur errefuxiatuek haien jaioterritik alde egiterakoan bizi duten ezbaia jorratzen du, haien helmuga zeinizango den ez dakitenean.

Sarrerak erreserbatzea

Barrutietako udaltegietan ekitaldietarako sarrerak erreserbatzeko, bi telefono-zenbaki jarri dira: 688603737, 1etik 4ra bitarteko barrutietarako, eta 671559937, 5etik 8ra bitarteko barrutietarako.

Sarrerak emanaldiaren eguneko 10:00etatik aurrera erreserbatu ahal izango dira, hasi baino ordubete lehenagora arte.

Jarduera hau 7. barrutian egingo da.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana