"Gu primer!"

Bergara 2021(e)ko Martxoak 20
  • "Gu primer!"

2010. urteko egun euritsu batean, Ramon Agirre eta Inazio Tolosak Xentimorik gabe ikuskizuna sortu zuten. Ondoren, Koka-Kola eta Barea eta Putinen guardasola eskaini zizkiguten. Beti ere Asier Sotaren batutapean. 

Paristik datozen bi artista hauek hasierako asmoari eusten diote: aktore apartak izateaz gain musikari paregabeak ere badirela mundu guztiari erakustea. 

Oraindik ere konbentzitu gabeko jendea badagoenez gero Gu primer! taularatu dute. Ea orain, Nerea Gorritiren laguntzarekin, Antzerkiaren Historian merezi duten lekua eskuratzen duten!

Gu primer! 

Inazio eta Ramon “Parisen” bizi dira, Artistaren Etxean. Bertan lanean hasi berri den Nereak, “programa” bat prestatu du gure bi lagunentzat: Kontzertu sorta eskainiko dute non bere errepertorio eta bizipenak kantu-kontatuko baitituzte. 

Gaurkoan balentria handi baten berri emango dute; Ez amerikarrak, ez errusiarrak, bi euskaldun izan ziren ilargira iristen lehenak. GU PRIMER!


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Konpainia
  • Data 2021(e)ko Martxoak 20
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Seminarixoa
    San Martin Agirre Plaza, 4
    Bergara
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Seminarixoa
Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana