Igor Paskual (kontzertua-topaketa)

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Martxoak 20
  • Igor Paskual (kontzertua-topaketa)

Igor Paskual (Donostia, 1975) musikaria, ekoizlea eta artearen historialaria da.

90eko hamarkadaren erdialdean, Babylon Chàt gaztelaniazko glam-rock-taldea sortu zuen, David Bowiek eragin handia izan zuena. Hiru disko kaleratu eta 500 kontzertu baino gehiago eskaini zituen. Bakarka, hiru disko grabatu ditu: “Equilibrio Inestable” (PopUp Música, 2011), “Tierra firme” (Warner, 2015) y “La Pasión según Igor Paskual” (Warner, 2019).

2002. urtean, Loquillo eta Trogloditas taldeen konpositore eta gitarra-jole bezala hasi zen, eta hainbat diskotan hartu zuen parte: estudio “Feo, fuerte y formal” (2001), “Arte y ensayo” (2004), “Balmoral” (2008), “La nave de los locos” (2012), “Viento del Este” (2016) y “El último clásico” (2019).

Rolling Stone aldizkariak Espainiako rockaren historiako 10. diskorik onena bezala aukeratu zuen “Balmoral”, eta Grammy Latinorako izendatu zuten, ahots-rockeko album onenaren saria jasotzeko. Zuzenean grabatu ditu “Hermanos de sangre” (2006), “El Creyente” (2014) eta “Salud y Rock and Roll: desde Las Ventas” (2017). Artista katalanaren bira ugarietan, Espainian ez ezik, Argentinan, Perun, Uruguain, Mexikon eta Erresuma Batuan ere jo du. The Who eta The Rolling Stones taldearen teloneroak ere izan dira.

Charles Chaplinen “Titina”-ren bertsio bat Radio 3ren “El Séptimo Vicio”zinema-programaren egungo sintonia da. “REC 3: Génesis” (Paco Plaza, 2012) proiektuaren BSOn, bere konposizio bat agertzen da: “Canción del valor”.

Ekoizle gisa, Dogfight, Nistal eta Ciudad Bambú taldeak grabatu ditu, eta, gaur egun, Staytons taldearen bigarren diskoa prestatzen ari da. Talento Ribera, MadCoole eta Dcode lehiaketetako irabazleak izan dira.

SER katearekin kolaboratzen du erregularki “De Buenas a Primeras” programako musika-atalean eta “Sofá Sonoro” saioan. Kirolari eta musikari buruz ere idazten du Revista Líbero eta Diario As-en.

2011tik 2017ra irakasle izan zen Oviedoko Unibertsitateko Unibertsitate Hedapeneko Pop-Rock Musika Gelan. Gainera, hitzaldiak eman ditu Alacant, Baeza eta Coimbrako unibertsitateetan edo Bartzelonako Unibertsitateko “Els juliols” uda-ikastaroetan, eta ahots-irakaslea izan zen Risipop Music School Akademian.

“El arte de mentir” (Difácil, 2013) eta “Rugidos de gato” (Efeeme, 2015) liburuak argitaratu ditu; azken hori musikari buruzko artikuluen bilduma da Diario El Comercio egunkarian. Horretaz gain, liburu kolektiboetan kapitluak idatzi ditu:“Rock around Spain. Historia, industria, escenas y medios de comunicación ” (Lleidako Unibertsitatea, 2013) eta “Bitch she’s Madonna. La reina del pop en la cultura contemporánea” (Dos Bigotes, 2018). Bi libururen prologoak egin ditu: Adrián Vogelen “Rock ‘n’ Roll: la velocidad que cambió el mundo” (Akal Ediciones, 2018), “Río Elvis: Una odisea folk” (Rema y Vive, 2017), eta “¡Grité una noche! Antología de los discos en directo del pop-rock español (1964-2014)”, de Gabriel Abril (Milenio, 2015).

Musika eta pintura uztartzen dituen “Cuadros Cantados”, proiektuarekin, “El placer y el dolor. Del lienzo al sonido”  ibilbideko komisarioa izan zen Prado Museoan, bigarren mendeurrenean.

Kontzertu berezi honetan bere ibilibide guztiaz hitz egiteko aukera izango dugu artistarekin.

Kutxa Kultur

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Martxoak 20
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Kutxa Kultur Plaza
    Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera, 4. solairua)
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa15/18 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Kutxa Kultur Plaza

Non

Euskadi, auzolana