Lágrimas de Sangre + Lil Russia

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Martxoak 20
  • Lágrimas de Sangre + Lil Russia

LÁGRIMAS DE SANGRE

Lágrimas de Sangre rap borrokalariko banda bat da, hip-hopetik ez ezik, rock eta reggaetik ere edaten duena, iparamerikar oinordetzako topikoetatik urrun. LDS taldea “Si uno no se rinde” (New Beats/Kasba 2015) lehen diskoaren eskutik sartu zen zirkuitu profesionalean; rap borrokalari eta ihardukitzaileko diskoa da, gitarra elektrikoen gordintasun eta distortsioan forjatua.

“JAIAK BAI, BORROKA ERE BAI” leloa bere hartuta, jai-abestiak zein abesti errebindikatzaileak nahasten ditu LDSk, lirikak zorroztu-zorroztuak direla.  3 diskorekin eta batez beste 80 kontzerturekin urtean penintsula osoan barna, jaialdien eta jai nagusien zirkuituan gehien eskatzen diren taldeetako bat da Lágrimas de Sangre.

Azken diskoan, “Vértigo” (Guspira Records 2019), soinu urbanoagoa berreskuratu du LDS taldeak, rap-banda dela aldarrikatuta.  20 milioi aldiz erreproduzitu da “Vértigo” Spotify-n 2 urte eskasean, eta askotan jarri behar izan dute “sold out” kartela bere biran (Barcelonako St. Jordi Club-ean egindako aurkezpen-kontzertua, biraren estreinakoa, ikusgarria izan zen).

2020. urteko COVID19-a gorabehera, ez ziren besoak uztarturik gelditu, eta bakarkako diskoak atera zituzten konfinamenduan zehar. Still ill-ek “Allò que mai no mor” (Guspira Records 2020) aurkeztu zuen, eta Microbio-k,  “Oficio y Terapia” (Guspira Records 2020).  Show berri baten eskutik errepidera itzultzeko prestatzen ari dira orain; bere ibilbidearen abesti klasikoak zein bakarkako disko horien abesti batzuk bilduko ditu.

LIL RUSSIA

Lil Russia raperoak eta Jahzzmvn bere produktoreak “Zalamera” (Guspira Records 2020) EP berria aurkeztuko dute. Montcadako abeslari Lil Russiaren lirika borrokalari eta feministen fusioak Sants auzoan bizi den Granadako produktore Jahzzmvnen instrumental txundigarriak batera, kaleetako soinuak eszenatokietara ekarrita.

Youtube-n hainbat single argitaratu ondoren, eskura dago jada EP hau. Zazpi abesti, letra zorrotz-zorrotzekoak, itzulingururik gabeak, rap gordinenetik reggaeton edo laurogeita hamarreko hamarkadako rapera doazenak.

Masiva Lulla-k (Tribade) kolaboratu egin du EP honetan, “De cuando niñas” abestian, zehazki (aurretiko single bat da, Terral Studio-k Bartzelonan grabatutako bideoklip batekin doana).

“Cor gegant” ere entzun daiteke EPn, katalanezko track bat, bere eraikineko argi-patioaren eta eskaileren artean grabatutako bideoklip batekin atera zena konfinamenduan zehar.

Baina Lil Russiaren nortasuna adierazi eta definitzen duen abesti bat aukeratu beharko bagenu, “Entre calás” aukeratuko genuke, printzipioen deklarazio argi-argia.

Bartzelonako underground-eszenako raperoa da Lil Russia, Kataluniakoan ere izena bereganatzen ari dena. Rap de la Terra bilduman parte hartu du, eta bere aurreko EPak (“Deshielo”) oihartzun handia izan zuen eszenatokian, eta hauetan ere, besteak beste: Mondosonoro, Enderrock, en Icat FM eta Radio 4.

Etapa berria Guspira Records-en eskutik hasiko du. Lil Russia & Jahzmvn geratzeko etorri dira.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Martxoak 20
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Navarra Arena
    Aizagerria Plaza, 1
    Pamplona/Iruña
  • Zenbatekoa17 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Navarra Arena

Non

Euskadi, auzolana