Kalakan

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Martxoak 21
  • Kalakan

Zuhaitz baten modura adarrak unibertsoruntz luzatzeko asmoarekin segitzen du taldeak, erroak inoiz baino sendo eta sakonago mantenduz. Beti musika eta kantu tradizionalak besarkatuz, gaur egungo soinu modernoei ere behar den lekuño bat utzi die hirukoteak bere lan berrian eta soinu sakonei dimentsio handiago eta indartsuago bat eman die.

Artista lagun eta ezagun ugari gonbidatu ditu hirukoteak publikoarekin gaualdirik beteena partekatzeko asmoz: Basabi taldea, Aukeran dantza konpainia, Berçaits anaiak, Borja Cabelo...

Ahotsak, perkusioak, sokak, dantza... Gorputza, arima eta bihotza. Unibertsoaren esentzia: bibrazioa.

 

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana