Rabba Rabba Girl Zikloa: Melenas + Arima

Bilbao 2021(e)ko Martxoak 21
  • Rabba Rabba Girl Zikloa: Melenas + Arima
    Melenas
  • Rabba Rabba Girl Zikloa: Melenas + Arima
    Arima

Melenas

Melenas musika-taldea Iruñeko Nebula taberna txikiaren agertokiaren inguruan jaio zen eta, di-da batean hazi dira estatuko garage pop doinuen eszenan, zeresan handiena eman duten taldeetako bat izan arte.

Bertako zein nazioarteko entzuleak ustekabean harrapatu zituzten musika-talde hasiberriaren LP batekin. Gainera, gitarra eta ahotsekin egindako abestiak reverb efektuaz josita daude eta berezko estiloa osatzen dute. Horrela, denboratik kanpoko pop doinua nabarmenduta agertzen da, aldi berean freskoa eta jatorra. Elementu bakoitzak zentzua eta nortasuna ditu: Oihanaren melodia distiratsuak, Leireren baxuko lerro freskoak, Mariaren teklatu azidoak eta Lindy Morrisonen erako Lauraren bateriak. Horiek guzti horiek fuzz eta txinpartazko phaser efektuez apainduta eta ahots-harmonietan bilduta agertzen dira.

Arima

Arima izenaren atzean Paule Bilbao bilbotarra dago Bere abestietan bizitzeko beharrizanak eta emozioak islatzen ditu. Bere soinua shoegaze txirrista bat da. Horretan, intentsitatearen eta erritmoaren aldakuntza finkoa da eta melodia etereo eta emozionalak gitarra distortsionatuekin nahasten dira.

“Metamorphosis” EP aurkeztuko dute. Horrekin, 2020ko Koska Sari bat irabazi zuten etorkizun handieneko talde bizkaitar gisa.

BBK Aretoa

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Martxoak 21
  • Ordutegia12:30
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web BBK Aretoa

Non

Euskadi, auzolana