"Don Quijote somos todos"

Eibar 2021(e)ko Martxoak 23
  • "Don Quijote somos todos"

2021eko Eibarko Antzerki Jardunaldiak.

Don Quijote somos todos lanak Mantxako herri bat, zeinaren izena inork ez duen gogoratzen, betiko desagertu ez dadin egingo duen ahalegin eskergaren berri emango digu. Hustutako Espainiaren erdian abandonatua, komunikabide eskas eta zerbitzuak apenas, ondare bakarra du: iragana, inoiz izan den zaldun ibiltari ospetsuenaren jaioterria da eta, Mantxako On Kixoterena.

Gobernuak turismorako ostatu aberatsa jartzeko asmoa agertzen duenean, herriak aterabidea antzemango du, eta gogor borrokatuko da ostatua bertan eraiki dadin. Herritarrak eszeptiko samarrak, ironikoak eta zoro-antzekoak agertuko dira. Horrela bada, euren burua zaldun ibiltari izendatuko dute eta arbaso txit gorenaren memoriaren omenez, aurre egingo diete mehatxatzen dituzten erraldoiei, zertarako-eta loria lortzeko, merezimendu osoz.

  • Egilea: José Luis Esteban
  • Zuzendaria: Carlos Martín
  • Antzezleak: Carlos Martín, José Luis Esteban, Félix Martín, Francisco Fraguas, Minerva Arbués, Irene Alquezar, Gonzalo Alonso.
Eibarko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana