Ricardo Fernando Del Moral & Yolanda Rojas": Las minas"

Bilbao 2021(e)ko Martxoak 24
  • Ricardo Fernando Del Moral & Yolanda Rojas": Las minas"

Las Minas

Ricardo Fdez del Moral

Ricardo eta Yolanda, oraingo honetan, elkarrekin ibiliko dira flamenkoaren historian barrena, kantu tradizional eta funtsezkoetatik hasi –Soleá edo Meatze-Levanteko kantuak– eta bestelako jai-giroko estilo batzuetara, barnean hartuz flamenko-kantu ezagunen bertsioak, hala nola «Bien pagá», alegerak, Cádizeko habanerak edo buleria-kupleak.

Ricardo abeslari eta gitarra-jotzaileak bost garaikur eskuratu zituen La Unióneko meatzeetako kantu-jaialdian –jaialdi horren historian pertsona batek hainbeste garaikur jaso zituen lehen aldia izan zen–: Malagueña, Taranta, Soleá, Toná eta Minera kategorietako sariak. Gainera, flamenkoaren munduko saririk preziatuena jaso zuen: «Meatzeetako Lanpara».

Yolandak sariak jaso ditu nazioarteko flamenko-jaialdi garrantzitsuenetan, hala nola Kordobako Lehiaketa Nazionalean eta La Unióneko Meatzeetako Kantu Lehiaketan. Bere poesia erakutsiko digu, dantza egina: flamenko tradizio egiazkoenak dakarren sentimendura eta errespetura jotzeko ate bat.

Artistak

  • Ricardo Fernández del Moral (kantua eta gitarra)
  • Yolanda Osuna (dantza)

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana