"De Gernika a Nueva York, pasando por Berlín"

Leioa 2021(e)ko Martxoak 26
  • "De Gernika a Nueva York, pasando por Berlín"

Antzerki ibiltari honek Agirrek Europa okupatuan zehar, eta erbestera joan behar izan zuenetik gutxira, egindako bidaia epikoa kontatuko du. Etengabeko hausnarketa egiten duen bidaia zirraragarri horren protagonista bere herriaren alde emandako politikari bat da. Antzezlan honek Lehendakariak New Yorkera iritsi zen arte izandako bizipen esanguratsuenak erakusten ditu. Hain zuzen ere, Lehendakariak berak bidaia horretan idatzi zuen egunkaria, “Gernikatik New Yorkera, Berlindik pasatuz” izenburupean argitaratua, da antzerki-libretoa sortzeko gida.

Bidaia historikoa, balio kultural handiko eta diziplina anitzeko lanaren bitartez azaltzen da. Euskal antzerkigintzaren izen handia den Fernando Bernuesek zuzentzen du Patxo Telleriak idatzitako obra hau. Iñaki Salvadorrek zuzenean interpretatutako soinu-banda du eta Iñaki Rikarte aktoreak bizitza emango dio Agirreri. Gutxi balitz, badira espresuki lanerako sortutako ikus-entzunezko piezak, gure protagonistak bidaiatzen dituzten espazioak girotuz gain, tankera guztietako sentimenduak eta zirrarak transmititzeko balio dutenak, tristuratik poztasunera, zoriontasunetik etsipenera, beldurretik adorera…

  • Egilea: José Antonio Agirre.
  • Egokitzapena: Fernando Bernués, Patxo Telleria.
  • Espazio eszenikoa eta zuzendaritza: Fernando Bernués.
  • Antzezleak: Iñaki Rikarte, Iñaki Salvador.
  • Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano.
  • Ikus-entzunezkoa: Iban González.
  • Jantziak: Ana Turrillas.
  • Argazkia: Mikel Blasco.
  • Produkzio exekutiboa: Idurre Cajaraville, Ane Antoñanzas.
  • Produkzioa: Nagore Plazaola.

 

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2021(e)ko Martxoak 26
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Kultur Leioa
    José Ramón Aketxe Plaza, 11
    Leioa
  • Zenbatekoa13 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Kultur Leioa

Non

Euskadi, auzolana