Silvia Munt da zuzendaria eta Ana Belén aktore-taldearen buru. Antzezlana Joseph L. Mankiewiczen All about Eve film klasikoan inspiratu da. Belaunaldi banatako bi aktorek pertsonaia bera interpretatu behar dute. Bizitza eta lanbidea ulertzeko bi moduk talka egingo dute. Aktorerik gazteenak bere burua ezagutarazteko aukeraren alde egingo du borroka. Aktore nagusia, berriz, adinean gora joan arren agertokietatik ez desagertzen ahaleginduko da.
Hala ere, ez dute zertan ezinbestean elkarren etsai izan behar, haien ikuspuntuak osagarriak baitira. Batak bestearengandik ikas dezake; ez dute zertan elkar suntsitu behar. Konturatuko al dira, ala elkar irentsiko ote dute? Bien bitartean, Eva contra Eva laneko bost pertsonaiek antzerkia erabiltzen dute bizitzaz hitz egiteko, eta bizitza antzerkiaz hitz egiteko.