Gutun Zuria 2021: Marta Rebón, Alexei Yurchak, Santiago Gerchunoff eta Iván de la Nuez. "Hemen, Leninen mausoleoan"

Bilbao 2021(e)ko Martxoak 26
  • Gutun Zuria 2021: Marta Rebón, Alexei Yurchak, Santiago Gerchunoff eta Iván de la Nuez. "Hemen, Leninen mausoleoan"

Gutun Zuria 2021 - Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia

Lau aldeko solasaldi honetan, Alexei Yurchakek XX. mendeko espaziorik ezagunenetako bati helduko dio: Moskuko Plaza Gorriko Leninen Mausoleoari. Iraultzaren eta komunismoaren heriotza-ikonografiaren laburpen bat, Gerra Hotzak, arte garaikideak, auzitegi-zientziak, shock-terapia neoliberalak eta mafia errusiarrak gurutzatua. "Hemen" globalizatu bat, Asian (Mao eta Ho Chi Min), Europan (Todor Yivkov) eta Afrikan (Agostinho neto) antzeko beste nitxo batzuk sortzen lortua. Eta XXI. mende honetan behin eta berriz egiten den galdera bat: Zer egin behar da mausoleo batean ia mende batez gorde den lider boltxebikearen momiarekin? 

Alexei Yurchak (Rusia, 1960)

Antropologia Kulturaleko irakaslea da Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeley (AEB). Artearen, politikaren eta hizkuntzalaritzaren antropologia da bere lanaren ardatza. Intereseko arloak ditu, besteak beste, garai bateko Sobietar Batasuna, egia eta lengoaia, "fake" kontzeptua, komunismoa eta kapitalismoa, Gerra Hotza edo zientzien arloko azterketak. Lan hauen egilea da: Everything Was Forever Until It Was No More: The Last Soviet Generation (Princeton University Press, 2006) eta American Stiob: or, What Late?Socialist Aesthetics of Parody Reveal About Contemporary Political Culture in the West (Cultural Anthropology, 2010, 25. lib.). Gaur egun liburu bat amaitzen ari da Lenin gorpuari eta ia 100 urtez gorpu hori gorde duen Moskuko laborategiari buruz.

Marta Rebón (Barcelona, 1976)

Idazlea, itzultzailea eta literatura-kritikaria da. Humanitateak eta Eslaviar Filologia ikasi zituen Bartzelonan, eta itzulpen literarioko graduondoko bat eta master bat egin zuen Humanitateetan eta Kultura garaikidean. Autore errusiarren lanak itzuli ditu gaztelaniara eta katalanera; horien artean, nabarmentzekoak dira Svetlana Alexiévich, Vasili Grossman, Lidia Chukóvskaia, Borís Pasternak eta Mijaíl Bulgákov. Hainbat herrialdetan aritu da lanean (Italia, Ekuador, Errusia, Maroko, Israel eta Belgikan), eta horren berri ematen du En la ciudad líquida (Caballo de Troya, 2017) saiakeran, La Vanguardiak hamarkada honetako espainierazko hamar saiakerarik onenen artean aukeratutako lanean. Gaur egun El País egunkariko kolaboratzailea da, eta beste hedabide batzuentzat ere idatzi du: Revista de Libros, Cultura/s, Jot Down eta Fashion & Arts.

Santiago Gerchunoff (Buenos Aires, 1977)

Filosofian doktorea da Madrilgo Unibertsitate Konpultentsean. Gaur egun, Espainiako Clave Intelectual saiakerako argitaletxea zuzentzen du eta Teoria politikoko irakaslea da Carlos III Unibertsitatean. Madrilen bizi da 1997tik, han sortu baitzuen Muga liburu-denda bai eta 15 urtez baino gehiagoz bertan lan egin ere. Besteak beste, saiakerak eta kritika kulturala idatzi ditu El Español, Ctxt, La Nación, Dossier eta La Vanguardia hedabide espainiar eta latinoamerikarretan, eta narratiba eta saiakerak irakurtzeko tailerrak eta klubak zuzendu eta koordinatu ditu Madrilgo Komunitateko liburutegi publikoen sarean. Ironía On. Una defensa de la conversación pública de masas (Anagrama, 2019) saiakeraren egilea da. 

Iván de la Nuez. La Habana (1964)

Iván de la Nuez saiakeragilea, kritikaria eta komisarioa da. Liburu hauek idatzi ditu: La balsa perpetua, El mapa de sal, Fantasía Roja, El comunista manifiesto eta Teoría de la retaguardia. Erakusketa hauek egin ditu, besteak beste: La isla posible, Inundaciones, Parque humano, Postcapital, De Facto. Retrospectiva de Joan Fontcuberta, Atopía. El arte y la ciudad en el siglo XXI, Iconocracia, Pintar contra el tiempo eta Nunca real / Siempre verdadero. Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa.

SARRERAK

3€ / 2€ AZ TXARTELAREKIN (BI SARRERA ESKURA DAITEZKE TXARTEL BAKARRAREKIN).

2€ 14 URTETIK BEHERAKOEK ETA 65 URTETIK GORAKOEK.

AZ INFO-N: MARTXOAREN 9TIK 17RA.

LIBURUDENDAZ-EN: MARTXOAREN 18TIK 27RA.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana