Dagoeneko hemen dugu 25. edizioa. Aurtengoa edizio berezia dugu, batetik, 12cm-ko erakusketak mende laurdena betetzen duelako, eta, bestetik, lehenbiziko aldiz covid-19aren pandemiak sortutako osasun krisi garaian egingo delako. Ez da urte erraza izaten ari inorentzat, eta erakusketarekin gutxienez 12cm-ko argi izpi bat jarri nahi dugu. Eta horretarako, erakusketa hau berezi egiten duen ezaugarrietako bat azpimarratu nahi dugu, erakusketa honen izaera kolektiboa, non 200 artista baino gehiagok beren formatu txikiko artelanak aurkezten dituzten.
Aurreko edizioetan bezala, 12 cm-ko erakusketa Pasai San Pedroko Udal Aretoan (Morales Oliver plaza, 3), Hendaian eta Arguedasen egingo da, 2021eko apirilera arte, eta ohi bezala, formatu txikiko obrak baina kalitate handikoak erakutsiko dira.
Urtetik urtera parte-hartzaileen kopurua goraka egin du, eta aurten, COVID19a izan arren, artistek ezin hobeto erantzun dute. Aurten ere aniztasuna izango dugu protagonista, aurreko edizioetan bezala.
Arte motei eta teknikei dagokienez ere, askotariko obrak aurkeztu dituzte: pintura, eskultura, argazkigintza, serigrafia, bideoa eta teknika mistoak, besteak beste.
PASAIA
HENDAIA
ARGUEDAS