"Botadun katua"

Altsasu/Alsasua 2021(e)ko Martxoak 28
  • "Botadun katua"

  • Iraupena: 59′
  • Adin gomendatua:  3-9 urte
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrerak salgai otsailaren 22tik aurrera.


HAURRENTZAKO MUSIKA-EGOKITZAPENA

Charles Perraultek jasotako “Botadun Katua” ipuin klasikoaren moldaketa. Kantu eta dantzaz betetako antzezlan komikoa da Glu Gluren berria. Abentura eta jolasen bidez, ikusleak ipuin zaharren berreskuratze lanaren parte izango dira, denok elkarrekin, ipuin klasikoek merezi duten omenaldia egiteko.

Amona batek errota zaharreko trasteak banatuko ditu iloben artean herentzia gisa eta proba modura: umetako bakoitzak gazteluko ateak irekitzea lortu beharko du jaso duen elementuaz baliatuta. Gazteluak aspaldi galdu zuen magia. Amonak ez du bere ilobek magia galtzerik nahi eta jolas honekin iloben irudimena eta kemena piztuko ditu. Amonak dioen moduan, ezina ekinez egina!

Abrakuk, iloba gazteenak, jasotako bota zaharrei esker ezagutuko du katua, Botadun Katua. Elkarrekin ipuin zaharrak eta tradizioak jasoko dituzte herri inguruan. Arbasoen ondare kulturala eta ohiturak jasoko dituzte. Kultura-transmisioaren magiak, beharbada, gazteluko ateak irekiko ditu berriz.


FITXA ARTISTIKOA

Sortzailea: Galder Perez.
Zuzendaria: Ugaitz Alegria Ituarte
Antzezleak: Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara Barroeta, Sandra Fdez. Aguirre


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaGlú Glú
  • Data 2021(e)ko Martxoak 28
  • Ordutegia17:00
  • Lekua Iortia Kulturgunea
    Travesía Frontón, s/n
    Altsasu/Alsasua
  • Zenbatekoa3,5 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Iortia Kulturgunea

Non

Euskadi, auzolana