"Zergatik ditut gustuko sugandilak?", Juan Sagastizabalen margoen erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko martxoaren 28(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 5(e)ra
  • "Zergatik ditut gustuko sugandilak?", Juan Sagastizabalen margoen erakusketa

Zergatik ditut gustuko sugandilak? erakusketan Gasteizko margolari Juan Sagastizabalek oihalaren, paperaren eta ehun birziklatuaren gainean egindako tenple- eta olio-pinturak izango ditugu ikusgai.

Erakusketan, eskala txikiko mundu bat osatzen jolasten da gero eta urriagoak diren animaliatxo miragarriekin (sugandilak, igelak, matxinsaltoak, sorgin-orratzak, tximeletak, erlastarrak…) eta bizi direneko eta haiekin elkarreraginean dagoen landare-ingurune haiek bezain miragarriarekin.

Egilearen beraren hitzetan, erakusketa hau “biziaren adierazpena eta ospakizuna da; koadroek soroen, baso hezearen, larreen… usaina dute; hotza edo beroa sentitzen da, edo haize leunak jotzen du; soinua dago, baina ez zarata; isiltasuna entzuten da”.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana