Arte Vital Lehiaketa 2021

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko martxoaren 29(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 25(e)ra
  • Arte Vital Lehiaketa 2021

Araban jaio edo bizi diren artistei zuzenduta dago deialdia, adin nagusikoak, eta, gaia zein teknika aldetik, libreak izango dira. Egile bakoitzak obra bakarra aurkeztu ahal izango du, duela gutxi egindakoa, originala, argitaragabea eta sinatua.

Aurkeztutako hiru proposamen onenak sarituko ditu Vital Fundazioak eta erakusketa aretoa lagako die lan horien egileei, talde-erakusketa egin dezaten, 2022ko egitarauan.

Sariak:

1.500na €-ko lau sari ezarri dira (Pertsona Fisikoen Errenta Aitorpenaren mende daude sariak, indarrean dagoen legediaren arabera).

Lanak jasotzea

Lanak zuzenean entregatu beharko dira Vital Fundazioa erakusketa-zentroan bertan, Posta kalea 13-15, Vitoria-Gasteiz, 2021eko maitzaren 25ean eta 26an 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:30era arteko ordutegian.

Hautatu eta saritu diren lan guztiekin erakusketa bat egingo da ’Vital Fundazioa’ erakusketa-zentroan, 2. aretoan, Posta kalea 13-15ean, 2021eko ekainaren 2tik 27ra bitartean.

Erakusketa amaitu ondoren lanak 2021eko ekainaren 30an eta uztailaren 1ean erretiratu beharko dira, jaso ziren leku beretik eta ordutegi berberetan. Beharrezkoa da entregatu izanaren ordezkagiria aurkeztea.


Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2021(e)ko martxoaren 29(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 25(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz

Non

Euskadi, auzolana