Aste Santuko #GazteKLUBA 2021

Bilbao 2021(e)ko martxoaren 30(e)tik 2021(e)ko apirilaren 10(e)ra
  • Aste Santuko #GazteKLUBA 2021

Bilboko Udalak 2021eko Aste Santuko #GazteKLUBA jarri du martxan, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako aisialdiko programa, 19 jarduerarekin eta 240 plazarekin. Programa Aste Santuko eskola-oporraldian egingo da. Kirol-jarduerak, uretako jarduerak, tailerrak, eta kultura- edo arte-intereseko lekuren baterako txangoak sartuko dira.

Interesdunek Udalaren Bilbao Gazte webgunean eman dezakete izena edozein jardueratan parte hartzeko, martxoaren 10etik aurrera (eguaztena). Parte hartzeko, beharrezkoa da #GazteKLUBA Txartela edukitzea. Txartel hau doakoa da eta Bilbao Gazteren web-orrian eskatu daiteke.

Jarduera guztiak egiteko, COVID-19a prebenitzeko osasun-gomendioak eta araudia beteko dira. Programa aldatu daiteke, baldin eta osasun-egoerak hala gomendatzen edo exijitzen badu.

2021eko ASTE SANTUKO #GazteKLUBA PROGRAMA

Uretako jarduerak:

  • Bilboats. Paseoa itsasontzian Bilboko itsasadarrean zehar, martxoaren 30ean, martitzena, eta apirilaren 7an, eguaztena, 11:00etatik 13:00etara. 2 euro balio du.
  • Piraguak Bilboko itsasadarrean, martxoaren 31n, eguaztena, 12 eta 14 urte arteko gazteentzat. Apirilaren 8an, eguena, 15 eta 17 urte arteko gazteentzat. Bi kasuetan, ordutegia 10:30etik 12:00etara da. 2 euro balio du.
  • Paddle Sup Bilboko itsasadarrean, martxoaren 31n, eguaztena, 12 eta 14 urte arteko gazteentzat. Apirilaren 8an, eguena, 15 eta 17 urte arteko gazteentzat. Bi kasuetan, ordutegia 12:30etik 14:00etara da. 2 euro balio du.

Kirol jarduerak:

  • Jugger Zorrotzako hiltegiko parkean, martxoaren 31n, eguaztena, 11:00etatik 13:00etara. Doan.
  • Arku-tiroa Ramon y Cajal ikastetxean, Otxarkoagan, apirilaren 9an, barikua, 17:30etik 19:30era. Doan.
  • Parkour Sarrikoko parkean, apirilaren 9an, barikua, 11:00etatik 12:30era. 2 euro balio du.
  • Skate, Guretxoko Skateskolan, apirilaren 9an, barikua, 17:00etatik 19:00etara. 2 euro balio du.

Hainbat tailer:

  • Txirikorda afrikarrak, martxoaren 31n, eguaztena, 17:00etatik 18:30era. Doan. Errekaldeko Gaztegunea.
  • Manga, sarrera. Apirilaren 7an, eguaztena, 11:30etik 13:30era. Doan. Iralako Gaztegunea.
  • Afrikar perkusioa, apirilaren 7an, eguaztena, 17:00etatik 20:15era. 2 euro balio du. Alde Zaharreko Gaztegunea.
  • Robotika, apirilaren 8an, eguena, 10:30etik 13:30era. 2 euro balio du. Uribarriko Gaztegunea.
  • Origami, sarrera. Apirilaren 8an, eguena, 11:30etik 13:00etara. Doan. Iralako Gaztegunea.
  • Japoniar kaligrafia, sarrera. Apirilaren 9an, barikua, 11:30etik 13:00etara. Doan. Iralako Gaztegunean.
  • Manga, hasiera. 15 eta 17 urte arteko gazteentzat. Apirilaren 10ean, zapatua, 11:30etik 13:30era. Doan. Iralako Gaztegunea.

Eta gainera:

  • Zirkuko teknikak Zirkozaurren, martxoaren 30ean, martitzena, 16:30etik 19:30era. 2 euro balio du.
  • Bisita Itsasmuseumera, apirilaren 10ean, zapatua, 16:30etik 18:00etara. 2 euro balio du.

#GazteKLUBAri buruzko informazio zehatza Bilbao Gazte webgunean kontsulta daiteke. Bestela, deitu 94420 35 14 telefonora 08:30ak eta 14:00ak bitartean.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2021(e)ko martxoaren 30(e)tik 2021(e)ko apirilaren 10(e)ra
  • LekuaBilbao

Non

Euskadi, auzolana