Oinat Oloriz Mayaren olio-pintura erakusketa.
Viktor Hartmannen lanaren berriterpretazioa.
Bere adiskide onenaren (Viktor Hartmann hil berria) erakusketa bisitatu ondoren, Modest Mussorgsky errusiar konpositoreak hainbat pieza ondu zituen, bera bereziki hunkitu zuten hamar margolan musikalizatuz. Margolan batzuek haurtzaroko oroitzapenak zekartzaten; beste batzuek, berriz, barneko emozioak, hala nola heriotza. Ensemble Rayuelak Mussorgskyren margolanen ganberabertsio berritzailea ondu duen bezala, Oinat Olorizek konpositore ospetsua inspiratu zuen Hartmannen obra berrinterpretatu du.