"Amama"

Arrigorriaga 2021(e)ko Apirilak 8
  • "Amama"

Familiari buruzko historia bat. Hiri eta landa eremuen, iragana eta orainaren, guraso eta seme-alaben arteko gatazkak. Kontrakoak diren existentzia ulertzeko bi modu, eta munduari isiltasunik adierazgarrienetik begiratzen dion amona bat.

Baserria mundu oso bat da, berezko bizimodu, jakinduri eta balioekin. Baserria antzinako kultura eta memoria baten oinordeko da.

Baserria mundu ase bat da, bere baitatik bizi dena. Baserria babesa da, lur eta bizimodu batera lotzen zaituen soka. Baina baserria katea ere bada, jaiotzez dagokizuna ez beste izatea galerazten dizuna.

Baserria antzinako mundu bat da, bere horretan gure begien aurrean badoakigun mundu bat. Baserria kalearekin talkan, ahitzen ari den mundu bat da.

Baserria familia da, sustraiak mende luzeetan oso sakon dituena. Familia mundu zaharra eta berria talkan sartzen diren gunea da, gurasoen eta seme-alaben arteko etena ematen den lekua.

Tomas eta Isabelen hiru seme-alabak mundu zahar eta berriaren arteko barne borroka betean bizi dira. Nola kaletartu baserria ukatu gabe, nola askatu baserritik soka erabat eten gabe, nola hautatu zer izan nahi duzun familia traizionatzen duzula sentitu gabe. Nork bere bidea aukeratuko du. Anaia zaharrenak umorean ezkutatuko du bere mina; gazteenak atzerrira egingo du. Eta, alaba, Amaia, baserrian geratuko da, eta bere baitan borrokan bizi diren bi munduak uztartzeko sorkuntzaren bideari helduko dio. Baina sortzeko hautsi egin beharko du, hautsi baserriarekin, hautsi aitarekin. Eta zauriak eragin, eta soka eten.

Eta, bi munduen arteko gatazkaren lekuko mutu, amama. Mutu, baina ez isil. Guztiei begira. Bere begiradak gainbeheran doan munduari eta sortu nahi duen berriari zentzua eman nahiko balio bezala.

FITXA ARTISTIKOA

  • KANDIDO URANGA: Tomas
  • IRAIA ELIAS: Amaia
  • KLARA BADIOLA: Isabel
  • ANDER LIPUS: Xabi
  • AMPARO BADIOLA: Amama
  • MANU URANGA: Gaizka
  • NAGORE ARANBURU: Sara

FITXA TEKNIKOA

  • Zuzendaritza eta Gidoia: ASIER ALTUNA
  • Ekoizlea: MARIAN FERNANDEZ
  • Argazki Zuzendaria: JAVIER AGIRRE ERAUSO
  • Muntaia: LAURENT DUFRECHE
  • Musika: JAVI P3Z y MURSEGO
  • Arte zuzendaria: MIKEL SERRANO

 
 
arrigorriaga.eus

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2021(e)ko Apirilak 8
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Lonbo Aretoa
    Urgoiti Pasealekua, 3
    Arrigorriaga
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Lonbo Aretoa

Non

Euskadi, auzolana