Bilboko Kultur Egitaraua, 2021eko Aste Santurako

Bilbao 2021(e)ko apirilaren 1(e)tik 2021(e)ko apirilaren 11(e)ra
  • Bilboko Kultur Egitaraua, 2021eko Aste Santurako

Bilboko Aste Santuan familia osorako planak izango ditugu. Apirilaren 1etik 11ra bitartean, bilbotarrek antzerkia, zinema-emanaldiak, bisita gidatuak eta zinema-emanaldiak izango dituzte uriko espazio hauetan:

CAMPOS ELISEOS ANTZOKIA

Familientzako antzerki-proposamenak (apirilaren 1etik 5era) eta helduentzako dantza eta musika (apirilaren 6an eta 7an).

EGUNAK

  • apirilaren 1ean, 17:00etan:Gorakada Teatro: Pinocchio. (familia-antzerkia 6 urtetik gorakoentzat)
  • apirilaren 2an, 17:00etan:Teatro Paraiso: Uniko (familia-antzerkia 6 urtetik gorakoentzat)
  • apirilaren 3an, 17:00etan:Marie De Jongh Teatroa: Ikimilikiliklik (familia-antzerkia 7 urtetik gorakoentzat)
  • apirilaren 4an, 17:00etan: Gorakada Teatro: Los viajes de Ulises (familia-antzerkia 7 urtetik gorakoentzat)
  • apirilaren 5ean, 17:00etan:ATX Teatro: Kaskarot (familia-antzerkia 5 urtetik gorakoentzat)
  • apirilaren 6an, 19:00etan: Olatz Salvador: Aho uhal (musika, helduentzat)
  • apirilaren 7an, 19:00etan:Eva Guerrero konpainia: Gorpuztu (dantza eta musika, helduentzat)

Sarrerak hemen eskuratu daitezke.

  • Familia-antzerkiko hitzorduak 4 euroko prezioa dute.
  • Apirilaren 6ko eta 7ko ekitaldietako prezioa 10 eurokoa da.

ARRIAGA PLAZA

Antzerkia eta musika adin guztietako ikusleentzat.

EGUNAK

  • apirilaren 1ean, 12:30ean:Bilboko Txistulariak
  • apirilaren 2an, 12:30ean:Bihotx Txalapartariak eta Norabide guztiak (Txalaparta)
  • apirilaren 3an, 12:30ean: Ez da kasualitatea. Gai-jartzailea: Idoia Anzorandia. Bertsolariak: Maddalen Arzallus, Jone Uria, Oihana Iguaran eta Maider Arregi. Musika: Araitz Bizkai, Gari Otamendi (Bertsoak).
  • apirilaren 4an, 12:30ean: Mulixka Dantza Taldea, musikako eta dantzako Harria ikuskizunarekin.
  • apirilaren 5ean, 12:30ean: Hutsun Eta Ortzi, txalapartako eta trapezioko Urbasa ikuskizunarekin.

Ikuskizun guztiak doakoak eta libreak dira, edukiera bete arte.

INGELESEN LANDAKO KAIA

Doako kontzertuak helduentzat.

EGUNAK

  • apirilaren 1ean, 18:30ean:Erabatera: “Izpi galdua
  • apirilaren 2an, 18:30ean: Nøgen: “Under Alt”
  • apirilaren 3an, 18:30ean: Sua: “Ordu beltzak”
  • apirilaren 4an, 18:30ean: Xabi Aburruzaga Banda: “Bost
  • apirilaren 5ean, 18:30ean: Bulego Taldea: “Hegan

Gonbidapenak erreserbatu egin behar dira helbide honetanGehienez ere, gonbidapen 2 NAN bakoitzeko.

AZKUNA ZENTROKO AUDITORIOA

Apirilaren 7an eta 8an ikus-entzuleekin partekatuko dira #BilbaoAurrera2020 ikus-entzunezko proiektuen poltsan hautatutako dokumentalak.

EGUNAK

  • apirilaren 7an, 19:00etan: “Hiri ibiltaria”, Jon Zurimendirena; “Bilbao Mugimendu Etengabea”, Lander Ibarretxerena; eta “2020: Soinuen hiria”, Joseba Lopez Ortegarena.
  • apirilaren 8an, 19:00etan: “Harria eta bidea”, Paula Gómez Aitane Goñirena; “Hirian ibiltzeko jarraibideak”, Olaia Nogalesena (Hauazkena taldea); eta “Ekilibrismoaren artea” (60 min), Larraitz Zuazo & Ane Rotaetxerena.

Film guztiak jatorrizko euskarazko bertsioan eta gaztelaniako azpitituluekin emango dira.

Sarrerak AZ Infon eskuratu ahal izango dira, 4 eurotan, publiko orokorrarentzat; 3 eurotan, 65 urtetik gorako ikasleentzat eta AZ txartela dutenentzat.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2021(e)ko apirilaren 1(e)tik 2021(e)ko apirilaren 11(e)ra
  • LekuaBilbao

Non

Euskadi, auzolana