"Lendia Song", Elena Aitzkoaren erakusketa

Bilbao 2021(e)ko apirilaren 22(e)tik 2021(e)ko uztailaren 4(e)ra
  • "Lendia Song", Elena Aitzkoaren erakusketa

Elena Aitzkoa artistak Lendia song lana aurkeztuko du, sorkuntza garaikideari laguntzeko Babestu programaren barruan, Lendia aintziraren inguruko proiektu performatibo eta kolaboratiboa. Kantuaren, ikus-entzunezkoaren eta dantzaren bidez, artistak agerian uzten du naturarekiko eta paisaiarekiko harremana, ikus-entzunezko kantutegi itxurako koreografia bat eraikiz.

Haren sorkuntza-lanak ekosistema heterogeneo bat dira, eta ingurune gutxi-asko hurbileko elementu fisikoak eta emozionalak eta bizi-esperientziak dituzte oinarrian. Materiaren konfigurazio poetikoan jartzen du fokua eta sormen-energia, eta edertasuna hartzen du izakien arteko lotura-elementu gisa. 

Lendia Song

Sakonera. Ibilbidea. Hutsunea.

Mezua. Jatorria. Besoak.

Iluntasuna. Pitzadura. Betazalak.

Eskultura
aintzira bat

Kantua
haitzulo bat

Irudia
Mundu baten affairea

ELENA AITZKOA (Apodaka, 1984): Besteak beste, eskulturan, marrazketan, poesian eta performancean eta filmak egiten aritzen da. Azken proiektuen artean, hauek nabarmentzen dira: Zarza Corazón (2019), Valladolideko Museo Patio Herreriano; Paraíso Terrenal (2019) poemen eta txistuen biniloa; Nuestro amor nació en la Edad Media (2018) filma, eta Headscarfs close to the Ground performanceen zikloa, Oslo Pilot-en esparruan egina (2016). Kolektiboki eta performancearen esparruan, nazioartean erakutsi du bere lana, herrialde hauetan: Ingalaterra, Italia, Japonia, Txina, AEBak, Portugal, Norvegia eta Suedian.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana