"Ez da kasualitatea"

Bilbao 2021(e)ko Apirilak 3
  • "Ez da kasualitatea"

2021eko Aste Santurako kultur egitaraua, Bilbon.

Ez da kasualitatea bertso-saio musikatua da. Lau bertsolarirekin batera bi musikari aritu ohi dira. Ez da kasualitatea lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izatea. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat.

Helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu Ez da kasualitatea: umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

Gai-jartzailea: Idoia Anzorandia.

Bertsolariak: Maddalen Arzallus, Jone Uria, Oihana Iguaran eta Maider Arregi. Musika: Araitz Bizkai, Gari Otamendi (Bertsoak).

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2021(e)ko Apirilak 3
  • Ordutegia12:30
  • LekuaArriaga plaza
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana