"Fabiolo connection: Match to the future"

Zumarraga 2021(e)ko Apirilak 9
  • "Fabiolo connection: Match to the future"

Zumarraga eta Urretxuko udalek 2021erako prestatutako arte eszenikoen programazioaren barruan.

Penintsulako, Floridako eta Barbadoseko pistarik cool-enetatik pasatu ondoren, arabiar emirerri ahaltsu batek kontratatu du Fabiolo, zertarako eta xekearen alabari tenis-eskolak emateko. Hor hasiko da beste bidaia bat Sotograndeko aberaskumerik berba-jario eta gatzdunenarentzat. Basamortuko hare suhar eta emirraren luxuzko jaimatik hasi eta Montecarloko kasino esklusiboetara, Moncloako pasadizoetara edo Vatikanoko igerilekuetara igaroko gara.

Bidaia bat eta beste baten artean  gaurkotasunari errepasoa egingo dio Fabiolok, ohituta gaituen bere estilo fresko  eta lotsagabeaz. Horretarako,  laguntzaile teknologikoa du Fabiolok: betaurrreko “fabiolosak”.Horien bidez Fabiolok bizitzaren bi ikuspegi daudela adierazi nahi digu: arrunta eta baldarra bata eta  cool eta pijoa bestea. Zein da zurea?


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana