Ibil bedi: "Beltxarga beltza"

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Apirilak 9
  • Ibil bedi: "Beltxarga beltza"

Beltxarga beltza diskoaren aurkezpena

Irunberri, Erriberri, Zangoza eta Iruñeko bost lagun gara Ibil Bedi: gitarra, baxua, biolina, saxoa, bateria, teklatua eta ahotsak. 2019ko ekainean kaleratu genuen gure lehenengo diskoa Berandu baina garaiz izenpean.

Urte horren hondarrean bertan kantu bikoitz bat atera genuen: Bide Zuzena-Teilaturantz, oraingoz dugun bideoklip bakarrez lagunduta. Aurten ikusi du argia gure bigarren lan luzeak: Beltxarga Beltza, konfinamenduarekin batera hondutako hamaika kantu biltzen dituena.

Maitasunaz mintzo gara, zalantzez, ezustekoez, galeraz eta bizitakoez gehienbat. Gure kantuak, orokorrean, poparen bueltan ibiltzen dira, nahiz eta bestelako ukitu batzuk soma daitezkeen zenbaitetan.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Apirilak 9
  • LekuaGeltoki
    Pamplona/Iruña
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana