Hasieratik. Zinema feministaren historiak II: "News From Home" (Chantal Akerman)

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Apirilak 10
  • Hasieratik. Zinema feministaren historiak II: "News From Home" (Chantal Akerman)
    Irudia: 'News From Home'. Chantal Akerman

Zinema ziklo honen bigarren edizioaren helburua emakume zinemagileak eta haien filmak ezagutaraztea da.

Errealitate horiek zinema kanonikoaren historiatik kanpo geratu dira, eta ezinbestekoa iruditzen zaigu hori aldarrikatzea. Lehen edizioan ibilbide kronologiko bat proposatu bagenuen, oraingoan ibilbidea beste era batekoa da: filmen arteko harreman bat eraiki dugu zinemaren beraren bidez.

Chantal Akerman, Josefina Molina, Margarita Ledo, Diana do Teixeiro, Helke Sander, Nina Menkes eta Claire Simon zuzendarien filmak ikusteko aukera izango dugu. Hilean behin, egile horietako bakoitzaren zinemagintzan murgilduko gara.

Ibilbide posible bat, pixkanaka-pixkanaka zinemari buruzko gure historia berridazten jarraitzeko.

Saio guztiak Emanaldi aretoan
Aurkezpena, 18:00etan. Proiekzioa, 18:30ean
Tarifa: 2 € / Ziklo osorako (zazpi saio) bonua: 10 €
Museoaren Adiskideen tarifa: € 1 / Bonua: 5 €
Toki mugatua. Erreserbak: 945 20 90 20

  • Apirilaren 10ean, larunbata

News From Home, Chantal Akerman. Belgika, 1977, 88 min, JB FR, itzulpena ES
Aurkezlea: Ainhoa Gutiérrez del Pozo, zinemagilea
16mm-tan Chantal Akermanek filmatutako New Yorkeko espazio ezberdinak: kaleak goizez eta gauez, jendez josita eta hutsik, kotxeak, metroa eta zubiak, plano fijoak eta travellingak. Hiriko argiak eta soinuak. Eta ahots bat, Chantal Akerman beraren ahotsa bere amak New Yorken bizi zenean bidali zizkion eskutitzak irakurriz. Horrela, zuzendariak ama-alabaren harremanaren erretratu bat egiten du etxetik joateak sortzen duen distantzia gerturatuz, nabarmenduz. Chantal Akermanen film ezagunenetako bat da. Bere azken pelikularekin dialogo bat sortzen duena: No Home Movie (2015).

artium.eu

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2021(e)ko Apirilak 10
  • Ordutegia18:00
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana