Iker Lauroba & Beste urtaroak

Aia 2021(e)ko Apirilak 10
  • Iker Lauroba & Beste urtaroak

Urtaroen diskoak amaitzear dituela datorkigu Iker bere bandarekin batera. Udaberriko hainbat abesti landatuko dituzte gurean, baina baita aurreko diskoetako loraldirik ederrenak ere.

Ikerren bakarkako ibilbideko 5 diskoen abestirik esanguratsuenak joko dituzte, gustu handiz eta samurtasunez apainduak.

Horretarako Beste urtaroak taldea izango du bidelagun:

  • Leire Berasaluze (ukelelea, ahotsa)
  • Olaia Inziarte (pianoa, gitarra, ahotsa)
  • Urbil Artola (lap steel, dobro, ahotsa)
  • Maria Soriazu (baxua, ahotsa)
  • Andoni Etxebeste (bateria)

Barneraino sartzen den musika hunkigarria dute ardatz, ahots eta koroei garrantzi berezia emanez.

aia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Apirilak 10
  • Ordutegia19:00
  • LekuaProbalekua
    Aia
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana