"La Diva"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Apirilak 11
  • "La Diva"

Albert Boadella aktore eta dramaturgo ezagunak antzerki musikaleko ikuskizun bat estreinatzen du, Maria Callas sopranoaren irudian sakontzen duena. Antzezlana kantari estatubatuarraren goraldiaz eta gainbeheraz egindako kontaketa da. María Rey-Joly eta Antonio Comas aktore eta kantariek interpretatua, antzezlanak Maria Callas bakarti eta deprimitu bat erakusten digu, Parisko egoitzan bizi ezinik bizi dena, mundutik aldenduta. Haren bikotekidea, Aristoteles Onassis, hil egin da, baina Callasek gogoan du oraindik, nahiz eta oinaze handia eragin zion Jacqueline Kennedyrekin alde egin zuenean.

Ferruccio du lagun bakar, bere errepikatzaile pertsonala. Callasek bere bizitzako unerik handienak gogoratzen ditu, kantatu zituen opera-dramak eta Onassisekin izandako harreman gaiztoak nahasiz.

Maria Callas XX. mendeko opera-bakarlaririk handiena izan zen kritikarien aburuz. Jainkozkoa deitzen zioten. Haren ahots paregabea gai zen ñabardurarik konplexuenak eta ustekabekoenak adierazteko.

Egitaraua:

Norma, Manon Lescaut, Tosca, Otello, La Wally, Madama Butterfly... operen aria eta duoak.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana