Rosa Mª Martinez txotxongilo antzerkia: "Erreka Mari"

Aretxabaleta 2021(e)ko Apirilak 11
  • Rosa Mª Martinez txotxongilo antzerkia: "Erreka Mari"

Posible ote da Euskal Herrian oraindik lamiak bizi izatea? Nekez.

Hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarrekin izkutatzu joan ziren lamiak. Baina ez larritu. Bat gelditzen zaigu eta bere istorioa kontatuko dizuegu. Hau da gure errepertorioko ipuinik gogozkoenetako bat: Erreka Mari, Euskal Herriko azken lamia.

Erreka Mari obra euskal pertsonaia mitologiko batean oinarritzen da, azken lamia. Umorez, samurtasunez, kontatzen dizkigu Erreka Marik eta Martinek herriko biztanleen aldetik jasan behar dituzten arazo eta eragozpenak.

ROSA MARTINEZek bere konpainia sortu zuen 2000ean -Bihar taldean bederatzi urte eman ondoren- haurrei eta familiei zuzenduriko txotxongilo-antzerkian aritzeko asmoz. Ordutik ez dio antzezteari utzi eta hamabi lan baino gehiago estreinatu ditu. Guztietan antzerkia, txotxongiloak, musika, ipuinak eta neska-mutilen fantasia protagonistak direlarik.

Mota ezberdinetako txotxongiloak, teknikak eta gaiak landu ditu urte hauetan, kultura-etxeetan, eskoletan, antzokietan nahiz liburutegietan, neska-mutilentzat eta familiarentzat, euskaraz zein gaztelaniaz, ipuin klasikoak eta garaikideak, dibertigarriak eta esanguratsuak.

2008tik kolaborazioak egiten ditu TXOTXONGILO taldearekin  Itsasminez eta Erreka Mari  ikuskizunak antzeztuz Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren ingurumen-hezkuntzako Aztertu programa barruan.

Iraupena: 55 minutu inguru.

Publikoa: familiarra, 3 urtetik aurrera.


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data 2021(e)ko Apirilak 11
  • Ordutegia17:00
  • Lekua Zaraia Aretoa
    Santa Kurtz, 20
    Aretxabaleta
  • Zenbatekoa3 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Zaraia Aretoa

Non

Euskadi, auzolana