Bernardo Atxaga eta Mikel Azpiroz: "Denbora, kantak eta islak"

Bilbao 2021(e)ko Apirilak 13
  • Bernardo Atxaga eta Mikel Azpiroz: "Denbora, kantak eta islak"

Mikel Azpirozen Islak diskoa, 1978. urteko Steinway&Sons B ereduko isats-piano bikain batekin interpretatutako bederatzi konposizio biltzen dituen lana alegia, errezitaldi honen abiapuntu gisa agertzen zaigu. Emanaldi honetan bere musika eta Atxagaren hitzen edertasuna uztartzen dira.

"Denbora ez da inon era berean ezartzen: ez gauzetan, ez animalietan, ez beste errealitateetan. Poliki-poliki ezartzen da esate baterako harrian; harri batzuetan, ehunka edo milaka urte behar dira antz emateko moduko aldaketa bat gertatu aurretik.

Lorean, berriz, ez da halakorik; gehienek sasoi bat irauten dute, hilabete banaka batzuk.

Animalien erresumari dagokionez, modu batean jasotzen dute loroek eta dortokek denbora; tximeletek, bestean. Zer esanik ez ephémeros deitzen diren eltxoek.

Gogoan izan beste errealitate batzuk ere: idatzita iristen zaizkigun musikak, testuak...".

Bernardo Atxaga

Arriaga Antzokiak Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailaren lankidetzaz sustatutako ekimena.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana