"Inventario del rellano. Un inventario de lo invisible"

Bilbao 2021(e)ko apirilaren 13(e)tik 2021(e)ko ekainaren 29(e)ra
  • "Inventario del rellano. Un inventario de lo invisible"

Inventario del rellano Tipi Gara kooperatibak garatutako bitartekaritza-proiektua da. Parte hartzeko esplorazio batetik abiatzen da, entzuteko eta testuingurura hurbiltzeko beste modu batzuk aktibatzeko, inbentario multisentsorial kolektibo bat sortuz; beste kontakizun batzuk egiteko gonbita da, itxuraz hutsala denaren, oharkabean dagoenaren eta ikusten ez denaren inbentariotik abiatuta.

Testuinguru horretan, hainbat tailer jarri ditu abian Tipi Garak, eta hiruhileko honetan egingo dira, espedizioaren bidez Inventario del rellano proiektuan lan egiteko. Pasiera edo deribaren logikatik, espaziotik ibili eta harekin erlazionatzetik abiatuta, gorputza eta arreta beste gauza eta modu batzuetan jarrita, zentzumenen bidez ikusezinari erreparatzea da asmoa: entzumena, usaimena eta ukimena erabiliz.

Parte-hartzaileek beste tresna eta estrategia batzuk erabiliko dituzte, orain arte oharkabean igaro diren objektuak, pertsonak, landareak, soinuak edo materialak identifikatzeko. «Poliki ibiliko gara. Geure buruari galdetuko diogu: Zer gertatzen da inguruan? Zein zuhaitzetakoak dira lurrean aurkitzen ditugun hostoak? Noiztik daude hemen? Nondik dator eraikin hau altxatzen duen harria? Eta kafe-usaina? Zein da haren historia? Zer elkarrizketa atzematen ditugu pasaeran?», azaltzen dute Tipi Gara kooperatibakoek.

Hala, jarduera hasteko, ibilbide multisentsoriala egingo da informazioa biltzeko, eta, ondoren, bilera bat izango da bateratzeko eta hausnartzeko. Parte hartzen duten guztien artean, forma eta gorputza emango zaio inbentarioari, eta erakusketa eta kontakizun ireki bihurtuko da. Horrela, erakusketa izango da inbentarioa fisiko bilakatuko duen gailua, mahai gainean jarriko duena eta eguneroko testuinguruaren beste kontakizun bat egituratuko duena.

PROGRAMA: 

Inventario del rellano. Oir 

  • Apirilak 13, asteartea
    18:00 - 20:15
  • Sarrera dohainik aurretiaz izena emanda

Inventario del rellano. Oler 

  • Maiatzak 6, osteguna
    18:00 - 20:15
  • Sarrera dohainik aurretiaz izena emanda

Inventario del rellano. Tocar 

  • Ekainak 10, osteguna
    18:00 - 20:15
    Sarrera dohainik aurretiaz izena emanda

Sesión de creación colectiva 

  • Ekainak 24, osteguna
    18:00 - 20:15
  • Sarrera dohainik aurretiaz izena emanda

Tipi. Tipin eraldaketa bultzatzen dute, komunitate autonomoagoak sortuz, beren etorkizuna eratzeko gai direnak. Horregatik, modu parte-hartzailean lan egiten dute – behetik gorako logikatik–, ideia, metodologia eta egiteko modu berriak erabiliz. Ikertu, beste batzuekin nahastu eta esperimentatu egiten dute, gure eguneroko bizitza eraldatu eta gure oraina hobetzeko irtenbideak sortzeko


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana