"Mendiburu. Materia eta memoria"

Bilbao 2021(e)ko apirilaren 14(e)tik 2021(e)ko irailaren 5(e)ra
  • "Mendiburu. Materia eta memoria"

Remigio Mendibururen lana (Hondarribia, Gipuzkoa, 1931-Bartzelona, 1990) adierazpen berezienetako bat da XX. mendeko bigarren erdialdeko artearen eta eskultura-esperimentazioaren baitan; hain zuzen ere, eskultura izan zuen adierazpide nagusi oso gaztetatik. Euskal artearen lengoaia plastikoak berritzeko prozesuan txertatuta zegoen Mendibururen sormen proiektua ¿1966tik aurrera Gaur taldea osatu zuen Chillida, Balerdi, Amable Arias, Sistiaga, Basterretxea eta Zumetarekin batera¿. Horrez gain, aldi berean, testuinguru zabalagoan estekatuta iraun zuen: materialen, eraikitze-moduen eta garapen formalen arteko harremana iraulita, eskulturaren esanahi eremua hedatu zuen. Abiapuntu horretan ekinez parte hartu zuen, eta haren lana lehian ibili zen etengabe eskultura-gorputzari zegozkion mugekin, eskulturak bizi-taupada jarrera handiagoa izango zuen espazio bat bilatzen, kontenplazio hutsaren mugetatik urrun.

Jorge Oteiza Fundazio Museoko zuzendariorde Juan Pablo Huércanosek komisariatutako erakusketa honek Henri Bergson filosofoaren izen bereko lanari zor dio izenburua, eta artistaren berezitasunak berrikusi nahi ditu haren ibilbide osoa bilduta; informalismora hurbilduz eta forma herrikoiak berpiztuz 1950eko hamarkadaren amaieran hasi zenetik, Gernika eta La noche del exilio serieen inguruko azken proiektuak egin bitarte.Ibilbide honetan, hurbiletik ezagutuko ditugu Kabiak eta Ezpalak serieetan bildutako lehen egitura konplexuak eta pieza esekiak ere, hirurogeita hamarreko hamarkadan forma eraikitzearekin eta eskultura-objektua gainditzearekin lotutako esperientziak, eta gainezartzeetan oinarritutako lanak, hala nola Atariak seriekoak.

Eskulturak eta paper gaineko obrak elkartuta ehun pieza baino gehiago biltzen dituen erakusketan, Mendiburu bere garaiko konbentzio formaletik urrundu zuten alderdiak nabarmendu dira, eta naturaren eta kulturaren arteko gatazka ezkutua bereziki erakusten duen esperientziari lotutako eskultura egile gisa kokatu. Bai erabilitako materialen tipologia erresonanteak, bai ahokatzean eta taxutzean oinarritutako eraikuntza modu konplexuek guztiz fenomenologikoa zen lan baten ezaugarriak erabaki zituzten, korrespondentzia pertsonal, kultural eta sozialez bustita; erreferentea izan zen bere garaiko artearen eraldaketan. Modu berezia zuen bai materialaren bidez adierazteko, eta bai eskulturaren ideia sormen-prozesuko egitura tentsioen emaitza gisa zehazteko, eta, horri esker, bere lana modernitatearen azken garapenaren barruan kokatzeko hizkuntza propioa sortu ahal izan zuen.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko apirilaren 14(e)tik 2021(e)ko irailaren 5(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetik astelehenera: 10:00-20:00. Asteartean itxita . Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita. Abenduaren 24 eta 31n: 10:00-14:00
  • Lekua Bilboko Arte Eder Museoa
    Museo Plaza, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Bilboko Arte Eder Museoa

Non

Euskadi, auzolana