Zinemateka: "Luis García Berlanga. XX. mendeko kronista"

Bilbao 2021(e)ko apirilaren 14(e)tik 2021(e)ko ekainaren 17(e)ra
  • Zinemateka: "Luis García Berlanga. XX. mendeko kronista"

Valentziako zinemagilearen titulurik enblematikoenetako batzuk aztertuko dituen ziklo monografikoa.

Pier Paolo Pasoliniri buruzko atzera begirakoaren ondoren, Zinematekak Luis García Berlangari eskainitako zikloari ekingo dio apirilean. Batetik bestera igarotzea ez da arbitrarioa. Bi zinemagileek, garaikideak izanda, II. Mundu Gerraren ondoren sortutako neorrealismo italiarraren eragina izan zuten, zeinak garaiko baldintza sozialak erakusteko asmoa baitzuen, aurreko garaietan baino zinema gizatiarragoa eta konprometituagoa bilatuz.

Pasolinik gerraosteko Italia islatzen du, gizarte burgesaren eta kontsumoko gizartearen kritika nabarmenarekin. Berlangarekin, Gerra Zibilaren eta frankismoaren ondoko Espainia hari begira jartzen gara, zinema espainiarrak italiar neorrealismora egin zuen lehen hurbilketetako bat da. Zinemagileak berak noizbait gogoratu zuen bezala, testuingurua funtsezkoa izan zen bere filmentzat, eta bere ibilbide osoaren haria izan zen. Ez alferrik XX. mendeko kronista bezala ezagutzen dugu.

Hamar filmeko ziklo honen bidez, Azkuna Zentroaren Zinematekak "Berlangaren Urte"ko omenaldiekin bat egingo du, haren jaiotzaren mendeurrenean.

SARRERAK: GOLEM ALHÓNDIGA ZINEMAKO TXARTELDEGIAN ETA WWW.GOLEM.ES WEBGUNEAN.

FILM GUZTIAK JATORRIZKO BERTSIOAN PROIEKTATUKO DIRA, GAZTELANIAZ AZPITITULATUAK (JBGA).

ZINEMATEKAKO PROGRAMAZIOAN AZKEN ORDUKO ALDAKETAK EGON DAITEZKE.

FILMA PROIEKTATU BAINO 15 MINUTU LEHENAGO IREKIKO DUTE ARETOA. MINUTU BATZUK LEHENAGO JOATEA GOMENDATZEN DA, FILMA HASI ONDOREN EZIN BAITA ARETOAN SARTU.


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2021(e)ko apirilaren 14(e)tik 2021(e)ko ekainaren 17(e)ra
  • Lekua Golem Alhóndiga
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • Zenbatekoa4 / 5 €
  • Web Golem Alhóndiga

Non

Euskadi, auzolana