"Amua"

Hernani 2021(e)ko Apirilak 15
  • "Amua"

ESTREINALDIA.

Anak bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Asko maitatu dute elkar eta maite dute elkar, baina zaila da intimotasun hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromatismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura, hezkuntza alde batera uztea, asteburu bakar batentzat bada ere.

Askatasunaren utopia azkenengoetan dela erran izan zaigu hainbatetan, baina, maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?

Kantuz eta irudiz, ikusleari bere lekua eskaini nahi zaio, hats hartze poetikoak minez, pozez, damuz edo ilusioz josiz.

  • Zuzendaria: Ximun Fuchs
  • Aktoreak: Maite Larburu, Manex Fuchs, Ximun Fuchs
  • Musika: Anari, Maite Larburu


 

hernani.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana