"Ez da kasualitatea"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Apirilak 15
  • "Ez da kasualitatea"

Ez da kasualitatea bertso-saio musikatua da. Lau bertsolarirekin batera bi musikari aritu ohi dira. Ez da kasualitatea lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izatea. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu Ez da kasualitatea: umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

Bertsolariak: Uxue Alberdi, Onitza Enbeitia, Miren Amuriza eta Aroa Arrizubieta.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana