"Musika dena eta eszena": Beatriz Setién + Estanis Comella

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Apirilak 15
  • "Musika dena eta eszena": Beatriz Setién + Estanis Comella

Musika dena eta eszena egitasmoaren apirileko edizioan, Tabakalerako Artisten Gunetik igarotako bi artista izango ditugu gurekin: Beatriz Setién eta Estanis Comella. Setiének “Sin título o ninguna lógica a priori determina el origen, la naturaleza, el espesor ni la geometría” izeneko koreografia-lana aurkeztuko du, eta Comellak, berriz, “Vex - Ungravity” lana.

Beatriz Setiének honela deskribatzen du bere lana: gure jaiotza-hiriaren, izarren, gurasoen, pertsonen eta gure gorputzaren zati baten arabera mugitzen gara. Erreferentzien beharrizan horrek nagoen espazioan literalki marraztera eramaten nau. Elena Martinez de Murguiak lagunduko dio ganba biola jotzen.

Estanis Comellaren “Vex - Ungravity” eta SXT lanak bi proiektu paralelo dira, eta soinutik eta idazketatik abiatuta sortu dira. Materialtasunetik hustuta, elementuak zirrikituan oinarritutako egituren bidez elkartzen dira; hain zuzen, zirrikituetan gertatzen dira irudiak, une batez hitzetan desegiteko.

Kontzertu hau Estudiotik at erakusketaren barruan antolatutako jardueretako bat da. Erakusketaren helburua Tabakalerako hirugarren solairuko Artisten Gunean egindako proiektuak ezagutaraztea da.

Tabakalera

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2021(e)ko Apirilak 15
  • Ordutegia19:00-20:30
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa3 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Tabakalera

Non

Euskadi, auzolana