Poltsiko opera: "Orfeo ed Euridice"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko maiatzaren 18(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 21(e)ra
  • Poltsiko opera: "Orfeo ed Euridice"

Jalgi! Voz 2021 Jaialdiaren baitan.

Opera? Ez izan frikia!

Jalgi! Voz Festival-ak #freeMelania mugimenduarekin bat egiten du; izan ere, bahiketaren ingurukoa egia borobila edo erdizkako gezurra izan arren, ezkontza hori maitasuna baino boteretsuagoa den zerbaitek lotzen du. Bikotearen arteko hoztasuna, hain da nabaria, hain da groteskoa, ezin baikenuen aukera hau pasatzen utzi maitasunari -eta kasu honetan diruari- buruzko mito unibertsalaren bertsio guztiz eraberritua eskaintzeko, Orfeo eta Euridizerena, alegia.

Orfeo ed Euridice - American version, 2021

Jalgi! Voz Festival-ak opera ekoizpen propioa aurkezten du Iker Ortiz de Zaraterekin eta Ortzai antzerki sorkuntza eta ikerketarako zentro artistikoarekin elkarlanean: Orfeo ed Euridice - American Version, 2021. C. W. Gluck konpositorearen Orfeo eta Euridice-ren mito greziarrean oinarritutako opera bertsio eguneratuan. Ganberako formatu batean, non elementu musikalak minimora murrizten diren obraren esentzia musikal eta dramatikoa galdu gabe, publikoak hurbiletik gozatu ahal izango du giza sorkuntzaren ikuskizun konplexu, diziplina arteko eta ederrenetako batez. Paregabeko aukera operaren mundura hurbiltzeko, dudarik gabe.

Jalgi! Voz

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana