Espainiako Dantza Konpainia Nazionala

Bilbao 2021(e)ko apirilaren 16(e)tik 2021(e)ko apirilaren 17(e)ra
  • Espainiako Dantza Konpainia Nazionala

Espainiako Dantza Konpainia Nazionala Arriaga Antzokira itzuli da, oraingoan Joaquín De Luz zuzendariaren eskutik, eta egitarau oso berezia dakarkigu, elkarren artean oso desberdinak diren hiru pieza. Hasteko, Nacho Duatoren Remansos berreskuratutako lana eskainiko du. Indar espresibo, geometriko eta dinamiko handiko pieza da, eta Enrique Granadosen musika du oinarrian. Jarraian, Arriaga lana taularatuko du, Arriaga Antzoki zoragarriari egindako keinua, piezaren abiapuntua genio bilbotarraren musika baita. Dantza-konpainiak Granadako azken Musika eta Dantza jaialdian estreinatu zuen lana. Joaquín De Luzekin batera, Pino Alosak eta Mar Aguilók sortu dute koreografia. Arriaga piezak alde klasikoa eta alde modernoa uztartzen ditu, eta ikus-entzuleak hunkitzen ditu mugimenduaren eta Juan Crisostomo Arriaga euskal musikagilearen musikaren bidez. Egitaraua bukatzeko, Antonio Ruzen In Paradisum eskainiko du konpainiak Bilbon, Madrilen estreinatu eta egun gutxitara. In Paradisum piezak El Grecoren paleta kromatikoan inspiratutako kontzeptu estetikoa proposatzen du, oinarrian Tomás Luis de Victoriaren koru-polifonietako ahotsak dituela. Dantza Konpainia Nazionalarentzako (CND) egin duen lehenengo sorkuntza-lan honetan, Antonio Ruzek musika sakroaren eta herrikoiaren arteko elkarrizketa proposatzen du, sakratua denaren eta mundutarra denaren artekoa, alderdi kolektiboaren eta norbanakoari dagokionaren artekoa.

Urruntze- eta murrizketa-aldiaren ondoren, Bilboko publikoak CND berritua ikusteko aukera izango du berriro. Oraingoan egitarau eklektikoa dakarkigu, ñabarduraz betea eta erregistro zabalekoa; izan ere, gau bakarrean bost koreografo bilduko ditu, musikak sorrarazten dituen sentimendurik sakonenak dantzaren bidez aztertu eta dantzarien mugimenduaren bidez transmititzeko.

Espainiako Dantza Konpainia Nazionala
Director artístico: Joaquín De Luz.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2021(e)ko apirilaren 16(e)tik 2021(e)ko apirilaren 17(e)ra
  • OrdutegiaApirilak 16 eta 17: 18:30
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa16 / 42 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Arriaga Antzokia

Non

Euskadi, auzolana